Thinking, Letrak eta Futbola 2020 edizio berezia azaroaren 9tik 14 bitartean egin da. Arrakasta handia izan du ikusle kopuruari dagokionez, pandemia egoeran egon arren
Thinking, Letrak eta Futbola jaialdiaren balantzea oso positiboa izan da bertaratutako zale kopuruari dagokionez. Sei saio izan dira, BBK Salan (inaugurazioa) eta San Mameseko Ipar Aretoan (gainerako saioak). COVID-19ak eragindako pandemiak jaialdiaren kudeaketa zein garapena baldintzatu zituen, baina Fundazioak ondo asmatu zuen Thinking Football Film Festival eta Letrak eta Futbola ekimenak uztartzen, eta jaialdiak oso harrera ona izan du.
Estreinaldia emozio handikoa izan zen, Aritz Adurizi buruzko dokumentalaren muntaketa berezi bat izan genuen eta. Bera izan zen inaugurazio ekitaldiko protagonista handia. John Carlin eta Ander Izagirre izan ziren bigarren saioko gonbidatu bereziak. Asteazkenean Howard Kendall handia omendu genuen, eta Bilbon berarekin lan egindako hainbat jokalari bertaratu ziren. Osteguna Amets Arzallus, Karmele Jaio eta Igor Elortza idazleen txanda izan zen, eta ostiralean Carlos Zanón, José Ignacio Carnero eta Enrique Ballesterrek hartu zieten txanda literatur atalean. Jaialdiari amaiera emateko, azaroaren 9an, larunbata, “Buscando a Panzeri” eta “Vatreni” filmen emanaldia izan zen San Mamesen. Athletic Club Fundazioa datorren urteko edizioetan pentsatzen ari da dagoeneko. Ea dena normaltasunez egin daitekeen, eta koronabirusari partida irabazi diogun ordurako.