Athletic Club Fundazioak Gijónera joan behar zuen apirileko azken asteburu honetan, Genuine Ligako hirugarren fasea jokatzera
Gure Genuine taldeak gogo handia zuen bere zale jarraitzaile fidelekin batera Gijónera joateko, Tarragona eta Sevillan jokatutako faseen ostean. Izan ere, Mareo Kirol Hirian Genuine LaLigaren hirugarren fasea zen egitekoa, apirilaren 24, 25 eta 26an. Zoritxarrez, koronabirusaren ondorioz ekitaldi hau ere bertan behera geratu da, eta Genuine taldeko jokalariek ez dute etxean geratzea beste erremediorik. Teknikariek programatutako online entrenamenduekin jarraitu beharko dute, eta Asturiaseko bidaia zein polita izango zen imajinatu. Athletic Club Fundazioa, gainera, Fair Play-ko lider gisa helduko zen hirugarren fasera, bi titulu elkarren jarraian lortuta, eta sailkapen berezi honen buruan jarraitzeko asmoz.
Compañerismo Taldearen barruan zegoen kokatuta, eta Real Sporting de Gijón, CD Lugo eta Deportivo Alavés taldeak izango zituzten aurkari hirugarren fase horretan. Momentuz, datorren urtera arte itxaron beharko dugu Genuine Ligari berriz ekiteko. Orain garrantzitsuena osasuna da. Bitartean, Athleticeko talde honek utzitako momentu politak gogoratuko ditugu, omenaldi-bideo txiki baten bidez. Aupa Genuine!