Taldearen talde teknikoaren asmoa hau da: entrenamendu presentzialekin batera, saio birtualak ere egitea denboraldia amaitu arte. Guztira 48 jokalari ditu taldeak, mutilak eta neskak. Datorren urterako, berriz, normaltasunera itzultzea espero du LaLiga Genuinek, eta jokatzeke dauden bi faseei ekin ahal izatea. Hain zuzen ere, Lezaman da jokatzekoa azkeneko fasea —laugarrena, behin betikoa—.
Genuine taldea, Lezaman berriro
Azken saio presentzialetik urtebete luze igaroa den honetan, berriro entrenatu da taldea zelaian, hamabi futbolistako taldeak osatuz eta txanda bikoitzak eginez
Lezamako instalazioetara itzuli da Athletic Club Fundazioa —gure Genuine taldea— maiatzaren 25ean, asteartea, 2021eko lehenbiziko entrenamendu presentziala egitera. Pandemia dela eta, bertan behera utzi zituzten jokatzeko zeuden Ligako faseak duela urtebete pasatxo. Halaber, entrenamendu presentzialak ere bertan behera utzi zituzten, COVID-19a zela medio, eta Zoom bidez entrenatu ziren. Honenbestez, itzuli da Lezamako 7. zelaira Genuineren kirol-jarduera, hamabi laguneko taldetan eta txanda bikoitzean. Futbolariekin batera, talde horrek berezkoak dituen poza eta alaitasuna ere itzuli dira.
Kategoriak: Inklusioa.
Agian hau ere interesatuko zaizu
Albiste honekin lotutako proiektuak aztertzera gonbidatzen zaitugu.
Erlazionatutako berriak

Fundazioa
Inklusioa
Genuine taldea, poza banatzera A Coruñan
Con el buen sabor de boca de la clasificación de ayer para cuartos de la Europa League, el Athletic Club […]

Fundazioa
Inklusioa
Komunitatea
Konpromiso bikoitza iraunkortasunarekin eta gizarteratzearekin
Athletic Club Fundazioak, Lurgaiarekin batera, zuhaitzak landatzeko jardunaldia ospatu du eta bere zazpi proiektu sozialen 30 erabiltzaile inguru bild[...]

Fundazioa
Inklusioa
Athletic Club Fundazioak eta EIT Foodek indarrak batu dituzte elikagaien xahutzearen aurka
Más de 80 jóvenes de la cantera y la Fundación Fidias participan en una innovadora iniciativa para fomentar la sostenibilidad […]