Genuine Athletic Club Fundazioak, LaLiga Genuine talde zuri-gorriari dedikatutako lehen peña du
Peña Genuine Athletic Clubeko lehen 180 bazkideek ekitaldi hunkigarri batez ospatu zuten atzo lagunarte honen hasiera Bilboko Ilunion hotelean, Peñaren egoitzan. Aurresku ofiziala egon zen, taldeko bi kidek dantzatua, opari banaketa, esker oneko hitzaldiak, argazki ofiziala eta, batez ere, giro ona: “Pertsona berdinez osatutako peña ezberdina”. Inaugurazioan izan ziren Aitor Elizegi Athleticeko presidentea, Juan Carlos Ercoreca Fundazioko presidentea, talde osoa entrenatzaileekin, baita Rafa Alkorta, Andoni Ayarza, Andoni Goikoetxea, Manolo Delgado, Peñako ohorezko bazkidea, eta Goyo Arbizu, Begoña Castaño eta Iker Goñi, Athleticeko batzordekideak ere.
Lagunarte honen asmoa da adimen urritasuna duten pertsonek osatutako talde honen lan inklusiboarekin bat egitea. Txema Gil presidenteak dioenez, “Gure taldearen egunerokotasuna ikusarazteko, Lezaman eta joan-etorrietan animatzeko eta gure inguruko ekitaldi sozialak sortzeko eta horietan parte hartzeko ideiarekin eta helburuarekin sortu da, gure Peñaren izaera zabalduz beste klub edo erakunde batzuek gauza bera egiteko”. Izena eman nahi duenak posta elektroniko bat bidal dezake [email protected] -era.