Gurpegui, Gabilondo eta Tikok eman dituzte konfinamenduaren ondorioz eman gabe geratu ziren sariak
Noemi, Julen, Jose, Aimar, Juan, Alaia, Asier eta Eleder izan ziren Garapen Iraunkorraren inguruko azken zortzi Erronken irabazleak. Abendua, urtarrila, otsaila eta martxoko erronkak izan ziren. San Mames zelaian elkartu dira eta bakoitzak bere saria jaso du Carlos Gurpegui, Igor Gabilondo eta Roberto Martínez “Tiko” jokalari izandakoen eskutik. Pandemiaren ondorioz atzeratu da sari horien banaketa, eta Athletic Club Fundazioak denboraldi amaiera aprobetxatu nahi izan du taldean entrega egin eta lehiaketaren lehenengo edizioari amaiera emateko.
Guztira, hamar erronka izan dira: Tokiko merkataritza arduratsua, mugikortasun iraunkorra, turismo iraunkorra, hondakinak berrerabiltzea, biodibertsitatea, erabilitako arropa birziklatzea, hondakinik sortu gabe eramateko ontziak, janaria aprobetxatzea, Zure hiri edo auzoa 15 minututan eta etxeko garbiketa produktu ekologikoak.
Hain zuzen ere, abendua, urtarrila, otsaila eta martxoko azken lau erronka horien irabazleak izan dira San Mamesen beren sariak jaso dituztenak.
Sarien artean, kamiseta zurigorriez gain, Urdaibaiko Ekoetxea bisitatzeko bonoa.
Zorionak Noemi, Julen, Jose, Aimar, Juan, Alaia, Asier eta Eleder!