Athletic Club Fundazioak eta EHUk literatura eta futbolari buruzko udako ikastaro bat antolatu dute, lankidetzan
Athletic Club Fundazioak literatua eta futbolari buruzko Uda Ikastaro baten antolakuntzan parte hartu du, EHUrekin batera. Euskal literatura arloko katedradun Jon Kortazarrek eta Mari Mar Boillos irakasleak zuzendutako ikastaro horren helburua literatura eta futbolaren arteko harremanean sakontzea da; bereziki, euskal literaturari dagokionez, euskaraz zein gaztelaniaz sortutakoa. Ikastaroko irakasleen artean lehenengo taldeko kapitaina, Ainhoa Tirapu, eta Athletic Club Fundazioko Proiektu Arduraduna, Galder Reguera, izango dira. Fundazioaren lankidetza Letrak eta Futbola proiektuaren baitan kokatzen da. Ikastaroa atzeratu egin behar izan zen Covid-19aren krisiaren ondorioz, baina, azkenean, 2020ko irailaren 23tik 25era bitartean egingo da.