Rallyetako pilotuaren testigantzaz gain, “Enpresa inklusibo bihurtzeko erronka” hitzaldia eman zen ekitaldian, eta kontzertu labur bat eskaini zuten Grupo Sifu Fundazioko artistek
Athletic Club Fundazioak, Grupo Sifu Fundazioarekin elkarlanean, networking ekitaldi bat antolatu zuen joan den ostegunean San Mameseko Geuria! tabernan, Isidre Esteve Paris-Dakarreko pilotu ospetsuaren testigantzarekin. Isidre Estevek 2007an lesio larri bat izan zuenetik, gurpil-aulkian utzi zuena, inklusioaren erreferente bihurtu da dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat.
Isidre Esteveren testigantzaren aurretik, Guillermo Gutierrezek, Grupo SIFU Fundazioko garapen zuzendariak, “Enpresa inklusibo bihurtzeko erronka” izeneko hitzaldia eman zuen. Konferentzia honek desgaitasuna duten pertsonen laneratzea sustatzeko eta DLOri (Desgaitasunari buruzko Lege Orokorra) buruzko informazioa emateko balio zuen.
Grupo Sifu Fundazioaren hainbat artista laguntzailek kontzertu txiki bat eskaini zuten networking jardunaldiari amaiera emateko. Bertan izan ziren Jon Uriarte Athletic Clubeko presidentea, Egoitz Begoña batzarkidea eta Fundazioaren enpresa laguntzaileetako ordezkari ugari.