Athletic Clubeko Enrique González eta Goiuri Lozano jokalari ohiek Fundazioaren laguntza ekonomikoa jaso dute haien unibertsitate-ikasketak osatzeko
Athletic Club Fundazioak urteak daramatza aurreko denboraldian Lezaman baja eman duten, baina azken urteotan, Athletic Cluben diziplinan egon diren bitartean kirola eta ikasketak bateratzearen aldeko ahalegin argia egin duten jokalarientzako ikasketa-beken programa eskaintzen. Beka horien helburua da, hain zuzen ere, ahalegin hori eta jokalariek beren ikasketekiko izan duten inplikazioa saritzea.
Fundazioarentzat garrantzitsua da kirol arloaz harago joanda arlo akademikoa saritzea eta, hala, jokabide positiboak indartzea. Aurten, beka jaso duten Athletic Clubeko jokalari ohiak Enrique González eta Goiuri Lozano izan dira. Lehenengoak Gazteen taldean jokatu zuen aurreko denboraldian, eta bigarrena, aldiz, Athletic Clubeko emakumeen hirugarren taldeko jokalari ohia da. Bi kasu horietan, Euskal Herriko Unibertsitatean egiten ari diren ikasketetarako urte osoa eta ikasketa horietatik eratorritako beste gastu batzuk ordaintzeko laguntza ekonomikoa eman die Fundazioak.