Athletic Club Fundazioaren kultur proiektua futbolarekin lotutako gizarte ekimenak saritzen dituen aitorpen hori jasotzeko hamar hautagaien artean dago
European Football for Development Network (EFDN) erakundea futbola garapen sozialerako tresna bihurtzea helburu duten klub profesionalez osatutako elkartea da. Horrela izanik, More than Football Award izeneko sariak futbolarekin lotutako gizarte ekimenak aitortu eta saritzen ditu. Fundazioaren kultur proiektua Europa mailako sari garrantzitsu hori jasotzeko hautagai nagusien artean dago, beste bederatzi proposamenekin batera.
Fundazioaren kultur proiektua Athletic Club erakundearen ekimen baloratu eta ospetsuenetakoa da. Kultura, heziketa eta futbolaren arteko loturak ezartzen dituzten kultur jardueraz osatutako programa zabal eta anitza da. Letrak eta Futbola eta Thinking Football Film Festival jaialdiak dira aipagarrienetakoak; lehena literatura eta arteari eskainia dago, eta bigarrena futbola eta zinema uztartzen dituen nazioarteko topaketarik garrantzitsuenetakoa da. Gainera, Fundazioak Bertsoderbia jarduera antolatzen du urtero, bertsolari zuri-gorri eta txuri-urdinen parte-hartzearekin, eta irakurketa sustatzeko ekimenak antolatzen dira futbolari zuri-gorriekin, hala nola Athletic Irakurketa Kluba eta argitalpen propioak.