Athletic Club Fundazioko teknikariek astero entrenatuko dituzte Basauriko Bizkaia espetxeko presoak
Athletic Club Fundazioak Basauriko Bizkaia espetxeko presoen kolektiboari zuzendutako proiektu berri bati ekin dio 2023-24 denboraldian. Proiektu berria Eusko Jaurlaritzaren mendeko espetxearekin berarekin eta askatasunik gabeko pertsonen alde lan egiten duen Bidesari erakundearekin lankidetzan sortu da. Proiektuaren helburua da erakunde horiei laguntzea espetxe barrutik suspertze pertsonaleko eta gizarteratzeko prozesuak garatzen, ondoren gizarteratzen laguntzeko.
Basauriko Bizkaia espetxearen barruan egindako lehen saioan, Fundazioak Walking Football erakustaldi-partida bat antolatu du. Horrela, Fundazioko eta Lezamako teknikariek (Clubeko Kimuen entrenatzaile batzuk barne) oinez jokatzen den futbol modalitate honen oinarriak erakutsi dituzte. Ondoren, askatasunik gabeko pertsonek Walking Football partida jokatu dute kirol honekin ohitzeko.
Datorren astetik aurrera, Fundazioak ostegunetan 9:30etatik 11:30etara zuzenduko ditu bere entrenamendu saioak espetxean. Gainera, proiektuak hezkuntza-hitzaldiak, bisitak eta kultura-jarduerak antolatzea aurreikusten du, Bidesarirekin eta Eusko Jaurlaritzaren mendeko espetxeetako erakundeekin lankidetzan.