Athletic Club, Lurgaia eta Adsis fundazioek elkarrekin parte hartu dute jasangarritasunaren eta gizarte-inklusioaren aldeko ekitaldi batean
Athletic Club Fundazioak bertoko zuhaitzak landatzeko jardunaldi batean parte hartu du Lurgaia Fundazioarekin eta Adsis Fundazioarekin batera. Hala, CO2 Arrastoa Konpentsatzea proiektuaren baitako ekimen honen helburua da Athletic Club taldeen desplazamenduek eragindako karbono-aztarnari aurre egitea, Urdaibaiko Biosfera Erreserban 2.100 zuhaitz landatuz.
Adsis Fundazioak askatasunez gabetuta dauden edo egon diren pertsonentzat sortutako Bestalde Programako erabiltzaileek ere bat egin dute Athletic Fundazioko teknikariekin ekimen jasangarri eta sozial honetan. Aire zabalean eta naturaz inguratuta antolatutako jarduera honetan Adsis taldeak parte hartu izanak oso balorazio positiboa jaso du, parte-hartzaileek jarrera eta inplikazio bikainak erakutsi baitituzte. Jon Hidalgok, Lurgaia Fundazioko arduradunak, gainbegiratuta eta haren argibideei jarraiki, bertoko zazpi espezietako berrehun zuhaitz landatu dira. Parte-hartzaileek La Unión enpresa kolaboratzailearen eskutik egin dute Muxikarako joan-etorria, Athletic Club-en autobus ofizialean.