Gorabide eta Down Sindromea Fundazioarekin elkarlanean Fundazioak garatzen duen proiektuko neska-mutilek diplomak jaso zituzten Ibaiganen
Ahalegina programako neska-mutilek denboraldi amaierako jaia ospatu zuten joan den ostiralean Ibaiganen. Athletic Clubek Gorabide eta Down Sindromea Fundazioarekin elkarlanean garatzen duen proiektua da eta desgaitasun intelektuala duten 9 eta 18 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Kirol anitzeko entrenamendurako eta psikomotrizitatea hobetzeko hainbat jardunaldi egiten dira urtean zehar, astero, Bilbao Kirolak eta Barakaldoko UKEk lagatako instalazioetan. Helburua erabiltzaileen hobekuntza psikomotorrean laguntzea da, baita egunerokotasunerako trebetasunak eskuratzen laguntzea ere (higienea, konpromisoa, esfortzua).
Ostiral arratsaldean Ahalegina programaren 40 erabiltzaile inguru bildu ziren Ibaiganen. Galder Reguera, Gontzal Suances, Igor Arenaza, Diego Feijoo eta Maria Perdiguero Fundazioko ordezkariek, Nerea Ortiz eta Jon Ruigómez Zuzendaritzako kideekin batera, diplomak banatu zituzten. Ondoren, Busturiako “Ortutik ahora” enpresak, KM0ko produktuekin bakarrik lan egiten duenak, merendola goxoa prestatu zuen denboraldia ikasturte berrira arte agurtzeko.