Bertsoderbiaren XIV. edizioa igandean izango da, Antzoki Zaharrean, Realaren eta Athleticen arteko partidaren ondoren
Real Sociedad Fundazioak, Athletic Club Fundazioarekin elkarlanean, euskal derbiari buruz jada ohikoa den BertsoDerbiaren edizio berri bat ospatuko du. Ekitaldia otsailaren 9an, igandean, izango da 18:00etan Donostiako Antzoki Zaharrean. Athletic Cluben aldetik bertsolariak Onintza Enbeita, Jon Maia eta Xabi Paya izango dira. Real Sociedaden aldetik, Andoni Egaña, Maddalen Arzallus eta Julio Soto arituko dira.