Bertsolari zuri-gorrien eta txuri-urdinen arteko ohiko ekitaldia ostiralean izango da, 11:15ean, Olalde Aretoan
Athletic Club Fundazioak, Real Sociedad Fundazioarekin eta Mungiako Udalarekin batera, BertsoDerbiaren edizio berri bat antolatu du. Oraingo honetan, bertsolaritzaren futbol-hitzordua Mungian izango da, azaroaren 22an, 11:15ean, Olalde Aretoan. Aissa Intxausti eta Mikel Goiriena izango dira athleticzaleen ordezkari eta Ane Zuazubiskar eta Aitor Tatiegi realzaleenak. Gaijartzaile moduan, Andoni Egañaren gorentasunaz gozatu ahal izango dute.
Ez da sarrerarik salgai egongo, aurtengo BertsoDerbia Mungiako ikastetxeetako DBHko 1. mailako ikasleei zuzenduta baitago: IES Mungia BHI, Larramendi Ikastola eta Bentades Ikastetxea. Nobedade gisa, gainera, ikasleen arteko bertso txapelketa txikia ospatuko da eta bi garaileak San Mameseko derbira joan ahal izango dira euren ama/ aita edo tutorearekin.
Athletic Club Fundazioak, BertsoDerbia bezalako ekitaldien bidez, euskal kultura, bertsolaritza eta euskararen erabilera sustatu nahi ditu. Real Sociedad Fundazioarekin lankidetza estuan aritzeak derbia bezalako partida garrantzitsu batean lehia osasuntsua sustatzea ahalbidetzen du, errespetua, kirola eta kultura uztartuz.