Athletic Club Fundazioak erakundearen babesa jaso zuen LaLigako Azken Fasea jokatu aurreko azken entrenamenduan
Athletic Club Fundazioak, Genuine taldeak, bisita berezia izan zuen atzo astearteroko entrenamendua hasi aurretik. Nora Sarasola eta Koldo Bilbao, BBK Fundazioaren izenean; Aitor Elizegi, Kudeaketa Batzordeko kidea eta Athletic Clubeko presidente ohia; Rafael Alkorta, Athleticeko kirol zuzendaria, eta Andoni Goikoetxea, Fundazioko enbaxadorea eta legenda zurigorria Athletic Genuine babestu nahi izan zuten asteburu honetan Lezaman ospatuko den LaLigako Azken Fasea jokatu aurretik.
Futbolariek animoak jaso zituzten, eta, batez ere, mezu argia: ahalik eta gehien goza dezatela jokoaz eta azken faseaz. BBK Fundazioa, aurten ere, % 33ko gutxieneko desgaitasuna duten 45 jokalariz osatutako taldearen babesle nagusia da.
Nora Sarasolak adierazi duen bezala: “BBKn irmoki sinesten dugu kirolak hobeak egiten gaituela. Kirolak pertsonen garapenean laguntzen du, aukera-berdintasunaren alde egiten du, ongizate fisikoa eta mentala bultzatzen ditu, pasioa eta ikaskuntza sustatzen ditu eta, era berean, gizarte-batasuneko lotura da. Azken batean, kirolak pertsona hobeak egiten gaitu eta kirolak Bizkaia leku hobea egiten du. Horregatik, BBK-k kirol-jarduera osasuntsua eta inklusiboa bultzatzen duten ekimenak sustatzen ditu, adin guztietan, gaitasun emozionalei zein fisikoei dagokienez”.