Athletic Club Fundazioak taldearen babesle nagusia den Bizkaiko banketxearen babesa jasoko du beste denboraldi batez
Athletic Club Fundazioa eta BBK Fundazioa, Genuine taldearen babesle nagusia, Lezaman elkartu dira aurten ere, kirol inklusiboaren eta aukera-berdintasunaren aldeko proiektu komun hau sendotzeko. Nora Sarasolak eta Koldo Bilbaok, BBK Fundazioaren izenean, Genuine taldearekin egun berezi batean egotea nahi izan dute, taldearen argazki ofizialean, alegia. Halaber, Johana Ruiz-Olabuenagak, Klubeko Gizarte Arloko arduradun berriak, Galder Reguerak, Fundazioko Proiektu Arduradunak, eta Laura Ruiz de Azua batzordekideak ez dute urteko hitzordu hau galdu nahi izan.
2023/24ko LaLiga Genuine azaroaren amaieran hasi zen, Tarragonan 46 talde parte-hartzaileak bilduz. Inklusio Multzoan kokatuta, Athletic Genuinek betiko erronka berarekin ekingo dio denboraldiari: lehiatu baino lehen partekatzea eta, ahal izanez gero, beste Fair Play bat lortzea, jokatutako bost edizioetan lortu duen garaikurra.
Nora Sarasolak adierazi duen bezala: “BBKn kirola osasuntsu eta inklusiboki egiten laguntzen duten ekimenak sustatzen ditugu, adin guztietan, gaitasun emozionalei zein fisikoei dagokienez. Kirola ilusioa da, taldea da, eta pertsonen garapenerako tresna erabilgarria ere bada, ongizate fisiko eta mentala ematen baitu. Azken batean, kirolak pertsona hobeak egiten gaitu eta kirolak Bizkaia leku hobea bihurtzen du. Horregatik, adin guztietan kirola osasuntsu eta inklusiboki egiten laguntzen duten ekimenak sustatzen ditu BBK-k, gaitasun emozionalei zein fisikoei dagokienez”.