2000 pertsona inguruk parte hartu zuten Athletic Club Fundazioak antolatutako Lezama eta San Mames arteko ibilaldian
Athletic Martxaren hirugarren edizioak, bere hiru ibilbideak batuz, 2000 pertsona inguru bildu zituen igandean, Athletic Club Fundazioak antolatutako kirol eta familia ekimen hau sendotuz.
Goiza distiratsu eta alai esnatu zen, Julen Axpek ibilaldiari hasiera eman zion bertso batekin. Ondoren, 1000 lagun inguru, beroari desafio eginez, martxan jarri ziren ibilbidea osatzeko: Lezama eta San Mames banatzen dituzten 14,7 kilometroak.
Lehen zatia, menditsuagoa
Ibilaldiaren lehen zatia menditsuena da eta basoa zeharkatzen du, orain mende bat baino gehiago Lezamako baserrietatik Erriberako azokara baserritarrak eramaten zituen bide zaharra. Ibilbide zoragarria, aldapa gogor batzuekin, baina oso eramangarriak.
Artxandan Athletic Martxarekin bat egin zuen bigarren parte-hartzaile taldeak eta, hirugarren taldea, Guggenheim ondoko La Salve zubiaren parean batu zen.
San Mameseko zabalguneak ginga jarri zion ibilaldi honi. Iribarren estatuaren ondoan, jolasak, puzgarriak, porteriak… egon ziren, ibilaldia amaitu zuten txikienek ahalik eta ondoen bukatzeko eguna. Azken batean, Athletic Club Fundazioaren Komunitatearen ekimen bat gehiago da, kirolaren bidez osasuna eta ongizatea aldarrikatzen dituena.