Athletic Club Fundazioak, gure Genuine taldeak, DEIA Euskal Kirolaren Sariak saria jaso du egindako gizarte-lana saritzeko
Athletic Club Fundazioak, bere hogeigarren urteurreneko urtean, DEIA egunkariaren eskutik bere lanaren beste aintzatespen bat jaso du. Athletic Genuinek gizarte-lanaren saria jaso du urtero kirolari profesionalak eta Bizkaiko kiroleko etorkizun handiko gazteak saritzen dituen Kirol Galan. Guggenheim Museoan ospatutakoa, Athletic Club Fundazioko presidentea Juan Carlos Ercorecak jaso du saria, Genuine taldeko sei jokalarik lagunduta: Aitor Alberdi, Mari Jose Paul, Iratxe Lobato, Hodei Barandalla, Oier Sadia eta Kepa Solabarrieta, eta klubeko entrenatzaile eta legenda Eli Ibarra.
Athletic Club Genuine taldea Bizkaiko elkarteetako adimen-desgaitasuna duten pertsonek osatzen dute (Adizmi, Fundación Síndrome de Down, Gaude, Geu Be, Gorabide eta Haszten), Fundazioaren beste proiektu batzuetan parte hartu dutenak. Genuine taldeak 45 futbolari ditu, horietako lau emakumeak. Talde teknikoa Esteban Feijook, Eli Ibarrak, Igor Arenazak, Rocio Ybarrak, Diego Feijook Jesús Camachok eta Nora Ercorecak osatzen dute, boluntario gisa. Fundación BBK Fundazioa Genuine taldearen babesle nagusia da.
LaLiga Genuine adimen-desgaitasuna duten pertsonen taldeek osatzen dute, eta guztira 42 klubek eratzen dute. Denboraldi honetan laugarren edizioa ospatuko da, eta Athletic Genuinek Fair Play txapelketa irabazi du orain arte egindako hiru edizioetan.
Eskerrik asko, DEIA!