EFDNk antolatutako #Morethanfootball kanpainaren esloganak jasotzen duen bezala, Athletic Clubek Fundazioaren bidez gizartearekin duen konpromisoa futbolaz haratago doa, eta gaur egun 40 proiektu garatzen ditu bost lan-arlotan: soziala, kulturala, kirol- eta akademiko-arlokoa, prestakuntza eta garapenekoa, eta ingurumenekoa. Horietatik guztietatik informazio gehiago https://athleticclubfundazioa.eus/eu/ webgunean eskura daiteke.
Athletic Club, #Morethanfootball, futbola baino gehiago
Fundazioak bat egin du EFDNren kanpainarekin, futbolarekin lotutako erakundeen gizarte-ekintza ezagutzen laguntzeko
Athletic Clubek eta Fundazioak #Morethanfootball kanpainarekin bat egin dute. Kanpainaren helburua futbol profesionaleko klubek dagokien komunitatearen alde egiten duten lan soziala ikusaraztea da. Kanpaina EFDN (European Football for Development Network) elkarteak sustatzen du. Elkarte horrek Europa osoko futbol-klubak, -ligak eta -federazioak batzen ditu, futbolaren bidez gizarte-hobekuntzaren alde lan egiten dutenak, eta Fundazioa elkarte horren parte da azken urteotan. Oscar de Marcos, Iñigo Lekue, Maria Díaz eta Marta Unzué izan dira ekimenean parte hartu duten jokalariak.
Hain zuzen ere, apirilaren 13an eta 14an, EFDNk bere hamabosgarren topaketa antolatu du, elkarteko kideek esperientziak, erronkak eta proiektuak partekatzeko. EFDN Conference jaialdiaren edizio hau birtuala izango da pandemiagatik.
Kategoriak: Fundazioa.
Erlazionatutako berriak
Kultura
Fundazioa
Kultura
"Copa 71", Thinking-eko 2024ko Publikoaren Saria
Ahanzturan eroritako emakumezkoen lehen futbol mundialari buruzko istorio sinestezinak onespen gorena lortu du Athletic Clubeko XII. zine-jaialdian J[...]
Fundazioa
AMIC ATHLETICZALE elkartasun kanpaina
Klubak, materialaren dohaintza instituzionalaz gain, athleticzale familia DANAk suntsitutako Valentziako hamaika klub ez-profesionalen AMIC izatera an[...]
Fundazioa
Inklusioa
Abian da LaLiga Genuineko denboraldi berria
Aurten ere, adimen urritasuna duten pertsonentzako futbol liga ofizial honen azken fasea Lezaman izango da Athletic Club Fundazioak, gure Genuine [&he[...]