Boluetako zentroko Girotze arloko oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleak Igor Porsetekin egon dira, “Williams Izatea” liburuari buruz solasean
Athletic Club Fundazioak Igor Porseten “Williams Izatea” liburuaren inguruko irakurketa saio berri bat antolatu du. Peñascal Kooperatibak Boluetan daukan zentroko Girotze arloko oinarrizko lanbide heziketako ikasleekin egin da. Lanbide Heziketako arlo horretako 40 ikasle inguru egon dira Igorrekin solasean ordu eta erdiz, eta aurretik prestatutako galderak egin dizkiote, izan ere, liburua ikasgelan irakurri dute. Irakurketa saioa bukatuta, ikasleek eta irakasleak opari berezia egin diote Igorri: liburuarekin estalkien irudia daukan gaileta-kutxa bat. Zentro bereko Ostalaritzako kideek egindakoa gailetak izan dira.
Peñascal Kooperatiba gizarte ekimeneko erakundea da, irabazi asmorik gabea. Bere xedea: zirkunstantzia pertsonal, akademiko edo sozialengatik bazterkeria egoeran dauden pertsonak gizarteratzea. Horrela izanik, “Williams Izatea” liburua irakurketa errazekoa izatea abantaila bat izan da ikasleentzat.
Athletic Irakurketa Kluba ikastetxeetan garatzeko ekimena Fundazioaren kultur jarduera bat da. Eskola, ikastola, institutu edota prestakuntza zentroetako irakasleek gero eta gehiago eskatzen dute. Batetik, ikasleek Fundazioak argitaratu edota sustatutako libururen bat argitaratzeko konpromisoa hartzen dute, eta, behin liburua irakurrita, solasaldia egiten da idazlearekin. Athletic Clubeko ordezkarien presentzia, hala nola Óscar de Marcos, Ainhoa Tirapu edota Igor Porsetena, erakargarriak izaten dira ikasleak irakurtzera animatzeko.