Athletic Clubeko eta Real Sociedad taldeko jokalari ohiek hirugarren urtez jarraian parte hartu dute networking-a sustatzeko sortutako ekitaldi honetan
Ostiral honetan, urtarrilak 30, jokalari ohi zuri-gorriek eta txuri-urdinek derbi berezia jokatu dute, baloiaren ordez padel pala jarriz. Kirol ekimen honek, aurreko urteetan bezala, Athletic Club Fundazioaren enpresa laguntzaileen partaidetza barne hartu du.
Durangoko Padelko Klubean ospatu da. Lehen txandan, futbolari ohi zuri-gorri eta txuri-urdin nabarmenak elkarren aurka aritu dira euskal derbi batean. Bigarren txandan, Athletic Club Fundazioarekin lotutako enpresaburuek futbolari ohiekin nahastutako bikoteak osatu dituzte.
Ekitaldia goizean zehar izan da eta bertan egon dira De Marcos, Susaeta, Gurpegui, Beñat, Iturraspe, Viguera, Ustaritz eta Llorente lehoi ohiak eta Xabi Prieto, Dani Estrada, Carlos Martínez eta Alberto de la Bella, Errealaren aldetik, besteak beste.

Programa
Hau izan da III. PadelDerbiaren programa:
● 10:30 Ekitaldiaren aurkezpena.
● 11:00 Futbolari ohien arteko partiden eta enpresaburuen artekoen lehen txandaren hasiera.
● 12:00 Futbolari ohien eta enpresaburuen arteko partiden bigarren txandaren hasiera.
● 13:15 Catering eta networking.
PadelDerbiaren hirugarren edizioak Masscomm, Dike1 eta Euskliften laguntza izan du.
