Hitzarmen horri esker, Athletic Club Fundazioak, Aterpe Programarekin batera, Kirol arloan Haurrak babesteko Kultura sustatzeko programa bat diseinatuko du. Kirol arloan, komunikazio eta sentsibilizazio kanpaina, kirol klinika eta gazte-trukeen arloan lan egiten duten eragileentzako mintegiak eta prestakuntza saioak eginez, haur eta nerabeentzako aukerak sustatu nahi dira, kirol munduan arduraz eta ikuspegi inklusibo batetik tratatuko dituztela bermatuz.
Athletic Club eta Pro Humanae Vitae Fundazioen arteko hitzarmena
Hitzarmenaren xedea “Kirol arloan Haurrei Babesa eta Tratu Egokia ematea” izeneko proiektua da
Athletic Club eta Pro Humanae Vitae Fundazioek hitzarmen bat sinatu dute honen inguruko proiektua burutzeko: “Kirol arloan Haurrei Babesa eta Tratu Egokia ematea”. Pro Humanae Vitae Fundazioak Argentinan dauka egoitza, baina nazioartean lan egiten du. Gobernuz kanpoko erakunde independentea da, ezeren aldekoa eta irabazi asmorik gabekoa. Bere xedea pertsonen garapen integralari laguntzeko aukerak sortzea da, Ekonomia Soziala, Kirol eta Kultur Jarduera eta Nazioartekotze Prozesuen bidez.
Kategoriak: Fundazioa.
Erlazionatutako berriak
Fundazioa
Athleticeko emakumezkoen beterano taldeak CD Mungiari irabazi zion
Irune Muruaren hat-trick batek zuri-gorrien 1-3ko garaipena bideratu zuen Athletic Clubeko emakumezkoen beterano taldeak 1-3 irabazi zion CD Mungiari [...]
Fundazioa
Emakumezkoen beteranoen taldeak CD Mungiako urteurreneko ospakizunean parte hartuko du
Bihar larunbata, urtarrilak 18, zurigorriek Mungiar Elkarteko beteranoen aurka neurtuko dituzte indarrak Euskal Etxearen mendeurrena dela eta Joan den[...]
Fundazioa
Beteranoen garaipena Gobelan Arenasen aurka
Talde zuri-gorriak 0-3 irabazi zuen DANAren kaltedunen aldeko neurketa benefikoan Athletic Clubek 0-3 irabazi zion Getxoko Arenasi igande goizean, Get[...]