Athletic Club Fundazioak lehiaketaren hirugarren fasea jokatuko du Burgosen
Lezaman ospatu zen Liga Genuineko Bigarren Faseak utzi zuen aho zapore ederraren ondoren, Hirugarren Fasearen txanda heldu da. Athletic Genuine Burgosen itzuliko da lehiaketara, Castañareseko Kirol Hirian, eta bertan jokatuko ditu azken-aurreko fase honetako hiru partidak.
Real ValladoliDI izango da Genuineko lehoien lehen aurkaria, larunbatean, goizeko 11:00etan. Arratsalderako, 18:00etan, CA Osasunaren aurkako derbia izango dugu zain. Eta hirugarren eta azken partida igandean izango da, 12:00etan, CD Lugoren aurka. “Compañerismo” taldean sartuta, Athletic Club Fundazioa Fair Playren sailkapeneko liderra da beste behin, 238 punturekin.
Burgos – Leganes “El Plantio” zelaian
Hirugarren fasearen inaugurazio festa “El Plantío” estadioan izango da arratsaldeko 19:00tan, piknik moduko afari-merienda batekin. Horrekin batera, 350 futbolari inguru gonbidatuta daude Bigarren Mailako partida ikustera, Burgos CF talde anfitrioiaren eta CD Leganesen artekoa gaueko 21:00tan.
Guztira 33 partida jokatuko dira torneo honetan parte hartuko duten 44 taldeetatik 22ren artean. “Lehiatu aurretik partekatu” da txapelketa honen leloa eta jai giroa ziurtatuta dago bai berdegunean bai harmailetan. Gure Genuine peña, hor egongo da, beti bezala, gozatzen eta gozarazten.
Hona hemen aurreko faseren laburpena.