Marcelinoren ezusteko bisitak amaiera bikaina eman dio 2022ko LaLiga Genuineko lehen faseari
2022ko Genuine Ligako lehen fasea ezin hobeto hasi da Athletic Club Fundazioarentzat. Taldeak eta bere zale zoragarriek ederki gozatu dute asteburuan zehar. Marcelino Garcia Toralek amaiera bikaina eman dio azken jardunaldiari Gijóngo Mareoko Futbol Eskolan egin duen ustekabeko agerraldiarekin. Sorpresa handia, Genuineko neska-mutilek gogo biziz hartu dutena.
Genuine taldeari laguntzen dioten guztietan bezala, zale zuri-gorriak arduratu dira asteburu osoan zehar lehiaketa erabateko festa izan dadin beharrezkoa den giroa jartzeaz. Ostiral eta larunbateko eguraldia txarra izan den arren, ez dira falta izan ez bufandak, ez banderak, ez kantu zuri-gorriak, ezta, batez ere, jokoko kirol-espiritua nagusitzeko jarrera eta umore ona ere.
Gero eta gutxiago geratzen da Athletic Club Fundazioak etxean, Lezaman, jokatzeko. Ekainean izango da, LaLiga Genuine hasi berri honen hirugarren eta behin betiko fasean.