Igande honetan, bertsolari gipuzkoarrak, kultura eta kazetaritzako pertsona ospetsuak saritzen dituen urteroko saria, Bertsoderbian jasoko du, Athletic Cluben balioak zabaltzen laguntzeagatik
Anjel Mari Peñagarikano, Peña ezizenagatik ezaguna den Albizturko bertsolari athleticzale ospetsua, Athletic Club Fundazioaren 2021eko Aintzatespen Saria jasoko du igande honetan. Beste zale zuri-gorri asko bezala, Peña athleticzale egin zen beste gipuzkoar ospetsu baten irudiari esker: Jose Angel Iribar, Athletic Clubeko mito bizia. Hain zuzen ere, Txopok emango dio Peñagarikanori merezitako saria. Omenaldia Bertsoderbiaren XVIII. edizioan egingo da, Zornotzako Zornotza Aretoan, igande honetako eguerdiko 12: 00etan, Athleticek eta Realak San Mamesen elkar ikusi baino ordu gutxi batzuk lehenago.
Horrez gain, Peñagarikano Bertsoderbian talde zuri-gorriaren ordezkari izango da, Jone Uriarekin eta Aitor Etxebarriazarragarekin batera. Oholtzan Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolari txuri-urdinak aurrean izango dituzte. Luxuzko kartela edizio berezi honetarako. Sarrerak dohainik dira, eta gonbidapenak HEMEN eskatu ahal dira.
Anjel Peñagarikano Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako txapelduna izan zen 1991n eta hiru aldiz Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalista, 1982, 1986 eta 1993ko edizioetan.
Athletic Club Fundazioak eskerrak eman nahi dizkio Anjel Mari Peñagarikanori bat-bateko bertsoen bidez Athleticekiko grina hain modu bikainean islatzeagatik. Bere ibilbide luzean zehar, plaza handietan zein txikienetan, umorea eta emozioa nahasten dituen bere estilo propio eta ahaztezinaz baliatuz, Peña Athletic Clubeko baloreen enbaxadore leiala izan da. Eskerrik asko, Anjel Mari, eta zorionak.