Aurten ere, adimen urritasuna duten pertsonentzako futbol liga ofizial honen azken fasea Lezaman izango da
Athletic Club Fundazioak, gure Genuine taldeak, asteburu honetan jokatuko du LaLiga Genuineko denboraldi berriko lehen fasea Tarragonan. Emozio eraberrituak ekarriko dituen denboraldi berri hau lau fasetan jokatuko da, sei egoitza ezberdinetan banatuta, lehena Futbol Salou Sports Center izanik.
Aurreko denboraldietan bezala, parte hartzen duten 47 taldeak bi lehiaketa taldetan banatuko dira, “Laguntasuna” eta “Errespetua” izenpean, eta horietatik lehiaketako bi txapeldunak eta Fair Play-ko beste biak ezagutuko dira egutegia amaitzen denean.
Athletic Club izango da lehiaketa honen laugarren eta azken fasearen anfitrioi. Maiatzaren 30etik ekainaren 1a bitartean jokatuko dituzte haien azken partidak 47 talde parte-hartzaileek. Lezama eszenatoki ezin hobea bilakatuko da 2024/25 denboraldiko txapeldunak nortzuk izango diren erabakiko den final handi honetarako.
Ilusio berri bat
Inaugurazio zeremonia azaroaren 22an izango da, Nou Estadi Costa Dauradan, Tarragonan. Lehen asea Futbol Salou Sports Centerren jokatuko da, hilaren 23 eta 24an. Lehiaketaren bigarren fasea, Valentzian eta Coruñan jokatuko dira, otsailean eta martxoan, hurrenez hurren. Vila-real eta Burgos izango dira hirugarren fasearen lekuko, apirila eta maiatza bitartean. Lehen aipatu bezala, azken fasea etxean jokatuko dugu.
Ilusio berri batekin, gogoz beterik eusten diote gure zuri-gorriek denboraldi berriari. Genuine taldeko gure jokalariek kirola, adiskidetasuna, alaitasuna, autoestimua eta errespetua bezalako balioak sustatzen dituzte, gainerako taldeekin batera berriro futbolaz gozatzeko ilusioarekin.