Segurtasun-, zerbitzu- eta teknologia-enpresak akordioa berritu du Athletic Club Fundazioaren Ongile izateko
Grupo ALSE segurtasun-, zerbitzu- eta teknologia-enpresak Athletic Club Fundazioarekiko konpromisoa berritu du azken egunotan, eta bazkide Babeskide Nagusia izatetik bazkide Ongile izatera igaro da. Horrela, enpresak gizarte hobe baten aldeko konpromisoa handitu du, Fundazioak gizarte, kultura, kirol eta ingurumen arloetan garatzen dituen proiektuak bultzatuz. Ibaiganen egin da akordioa sinatzeko ekitaldia, eta honakoak bertaratu dira: Aitor Elizegi, Athletic Clubeko Presidentea, Jon Vázquez Eguskiza, Fundazioko Zuzendari Nagusia eta Jon Ander Elorriaga, Grupo ALSE erakundeko Zuzendari Nagusia.
Grupo ALSE (ALSE Segurtasuna, ALSE Zerbitzuak eta ALSE Teknologia.) 1983tik ari da milaka pertsonari eta erakunde publiko eta pribatu ugariri segurtasun integraleko zerbitzuak eta zerbitzu osagarriak ematen, eta gaur egun euskal enpresa nagusia da bere jarduera-sektorean.