Euskal selekzioak +50 eta +60 urte kategorietan nazioarteko lehen bi partidak jokatuko ditu datorren larunbatean Ingalaterrako selekzioaren aurka
Euskadiko Futbol Federazioaren babesarekin sortu berri den Walking Footballeko Euskal Selekzioak urriaren 30ean hasiko du bere ibilbidea Lezamako 8 zelaian, galdu ez duen Ingalaterrako selekzioaren aurka. Bi partida izango dira + 60 urteko eta + 50 urteko kategorietan. Lehenengo norgehiagoka 11:30ean hasiko da eta bigarrena, 12:45ean. Aukera ona izango da euskal futbolarien maila egiaztatzeko, une honetan nazioartean dagoen selekziorik indartsuenaren aurrean.
Walking Footballen arauak arautu eta bere interesak defendatzen dituen nazioarteko erakundea FIWFA da. Futbolaren antzeko kirola da, baina baditu bere berezitasunak: oinez jokatzen da, neurri txikiko jokaleku batean, baloia ezin da buruz jo, eta ezin da 1,83 zm-ko altuera gainditu. Gainera, 50 urtetik gorako pertsonek bakarrik joka dezakete modu ofizialean. Athletic Club Fundazioa aitzindaria da kirol-modalitate hori sustatzen, eta Walking Football proiektuari esker, 54 futbolarik entrenatzen dute astero Fundazioko teknikariek zuzenduta Fadurako (Getxo) eta Lezamako instalazioetan.