Ezagutu Arantza istorioa
Ikusi kirolak nola aldatzen dituen bizitzak. Arantzak bere istorioa kontatuko dizu. Idatzi zeuk ere zeurea!
Astero multi-kirol entrenamendu bat egiten dute Athletic Club Fundazioko teknikariekin. Horretan, motibazioa areagotzeko eta osasun fisikoa hobetzeko jarduerak egiten dira, beren eguneroko bizitza samurragoa izan dadin, eta aldi berean, ahizpatasun-sareak eta elkar-babesa sortzen da partaideen eta gure teknikarien artean.
10
URTE AHIZPATASUN-SAREAK EHUTEN
Emakumeen aurkako indarkeria buru asko eta askotarikoak dituen munstro bat da, eta zoritxarrez, giza garapenaren ia alor guztiak lohitzen ditu.
Maila desberdinetan bada ere, ia eremu guztietan dago: familietan, lantokietan, kalean, ikastegietan, kirolean… Hori dela eta, ezinbestekoa da indarkeria mota hori jasaten duten emakumeak babestuta sentituko diren espazioak sortzea, eta hori da, hain zuzen ere, Utopia proiektua: askotariko arazoak (familia barruko indarkeria matxista, elikadura-nahasmenduak, depresioa…) dituzten emakumeak seguru sentituko diren eta elkar babestuko duten leku bat. Hala, Clara Campoamor, Alcer eta Athletic Club Fundazioak elkarlanean eguneroko erronkei aurre egiten laguntzen diete, erabateko gizarteratzea lortzeko behar dituzten tresnak eta gaitasunak eskainiz.
Entrenamendu-saio bakoitzaren urretik, Clara Campoamor elkarteko hezitzaile batek tailerrak ematen dizkie autoestimua, ahalduntzea, mugak ezartzea, ezetz esaten ikastea, asertibitatea, genero-ikuspegia eta beste hainbat gai lantze aldera.
Denboraldian zehar beste jarduera batzuk ere antolatzen dira, hala nola museoetara irteerak, M8ko manifestazioetara batera joatea, emakumezkoen lehen taldeko jokalariekin solasaldiak, etab.
Ezagutu Arantza istorioa
Ikusi kirolak nola aldatzen dituen bizitzak. Arantzak bere istorioa kontatuko dizu. Idatzi zeuk ere zeurea!
Athletic Club Fundazioak eta Lurgaiak, ADSIS, Osakidetzaren BOMS, Utopia eta Walking Football proiektuekin batera, Klubaren CO2 aztarna konpentsatzeko[...]
Athletic Club Fundazioak eta Lurgaiak, ADSIS, Osakidetzaren BOMS, Utopia eta Walking Football proiektuekin batera, Klubaren CO2 aztarna konpentsatzeko[...]
Zaurgarritasun egoeran dauden hogeita bost emakume Casillako kiroldegian biltzen dira asteartero sororitate gune bat sortzeko Utopia proiektuaren zazp[...]
Bi erakundeek lankidetza hitzarmena berritu dute eta Bilbao Kirolak-ek doan lagako ditu bere kirol instalazioak Bizitegi, Adsis, Bakuva, Ahalegina, Be[...]
UTOPIA proiektuko emakumeek seigarren denboraldia hasiko dute, asteroko saioen bidez beren arteko ahizpatasuna sendotzeko asmoz UTOPIA proiektua babes[...]
Fundazioak akordio bat lortu du Dronak eskolarekin, Utopia proiektuko emakumeek droneak pilotatzeko lizentzia lor dezaten Athletic Club [&hel[...]
Laguntza eta babesa nahi badituzu, leku bat dugu zuretzat gordeta Fundazioan. Hemen gaude zuri laguntzeko prest.
Utopía-ekin lotura duten beste proiektu batzuk ezagutzeko gonbit egiten dizugu