Adsis
BIRGIZARTERATZEA ETA ITXAROPENA
Askatasunez gabetuta daudenei eta preso ohiei zuzenduriko proiektua. Erabiltzaileak Bilbo edo inguruetakoak dira, gizarte-bazterketa jasateko arriskuan daude eta 18 urtetik gora dituzte.
Adsis Fundazioarekin elkarlanean, denboraldiro entrenatzeko talde misto bat sortzen dugu.
Entrenamendu-saioak Athletic Club Fundazioko teknikariek zuzentzen dituzte, eta helburu nagusia bizi ohitura osasungarriak sustatzea da. Ibilbide horretan, gaitasun sozialak eta harremantzeko modu berriak garatzeari garrantzi handia ematen zaio, bizitza normalizatu batean sartzeko ezinbestekoa baita.
450
PERTSONA LAGUNDU DITUGU BEREN BIRGIZARTERATZE PROZESUAN
Proiektu honen erabiltzaileek sarritan ez dute laguntzarik jasotzen beren birgizarteratze prozesuan, eta ondorioz, haien %80k berriz ere delituak egin eta presondegian amaitzen du.
Programako saioetan, futbolaren eta kirolaren bidez osasun fisikoa nahiz mentala hobetzeko ohiturak ezagutzen dituzte erabiltzaileek. Besteak beste, elkarbizitza, higienea eta eguneroko ohiturak jorratzen dira. Lanketa horretan ezinbestekoa da gure teknikarien egitekoa, autoritate-erreferente eta jarrera-eredu bihurtzen baitira, eta horrek gizarteratze-prozesuan laguntzen baitie erabiltzaileei.
Denboraldian zehar beste jarduera batzuk ere antolatzen dira zelaian egiten duten lana osatzeko eta errazteko, hala nola, CO₂arrastoa gutxitzeko arbolak landatzen dituzte Fundazioaren beste proiektu batzuekin batera, Fundazioko beste talde batzuen aurka partidak jokatzen dituzte, museoak bisitatzen dituzte…
Non garatzen den proiektua
Adsis festibalari loturiko berriak
CO2 konpentsazioa eta gizarteratzeari buruzko jardunaldia
Athletic Club Fundazioak eta Lurgaiak, ADSIS, Osakidetzaren BOMS, Utopia eta Walking Football proiektuekin batera, Klubaren CO2 aztarna konpentsatzeko[...]
Fundazioa, askatasunik gabeko pertsonekin
Athletic Club Fundazioko teknikariek astero entrenatuko dituzte Basauriko Bizkaia espetxeko presoak Athletic Club Fundazioak Basauriko Bizkaia espetxe[...]
Iraunkortasunari eta gizarteratzeari buruzko jardunaldia
Athletic Club Fundazioak eta Lurgaiak, ADSIS, Osakidetzaren BOMS, Utopia eta Walking Football proiektuekin batera, Klubaren CO2 aztarna konpentsatzeko[...]
Lankidetzaren eragin sinergikoa
Athletic Club Fundazioak, Lurgaiak, Adsisek, Sortarazik eta Osakidetzako BOMSk bat egin dute jasangarritasunaren eta gizarte-[...]
Fundazioa eta Bilboko Udala, elkarrekin gizarteratzearen alde
Bi erakundeek lankidetza hitzarmena berritu dute eta Bilbao Kirolak-ek doan lagako ditu bere kirol instalazioak Bizitegi, Adsis, Bakuva, Ahalegina, Be[...]
C02 ARRASTOA KONPENTSATZEA: HELBURUA, LORTUTA
2018/19 denboraldiko joan-etorriek eragindako karbono-isuriak konpentsatzen dituzten 2029 zuhaitzen landaketa amaitu da Athletic Club Fundazio[...]
Elkarrekin, guztion ongizatearen alde
Athletic Club, Lurgaia eta Adsis fundazioek elkarrekin parte hartu dute jasangarritasunaren eta gizarte-inklusioaren aldeko ekitaldi batean At[...]
Karbonoaren aurkako zuhaitzak
Fundazioa eta Lurgaia Athleticek sortutako CO2 aztarna konpentsatzen ari dira Otsailaren 20an, Athletic Club Fundazioak, Adsis Fundazioaren Bestalde P[...]
2030 agendarekin konprometituta
LAGUNDU ADSIS-EN PROIEKTUETAN
Pertsonei birgizarteratzen laguntzen dien proiektu honetan lagundu nahi baduzu, leku bat dugu zuretzat gordeta Fundazioan.
Agian hau ere interesatuko zaizu
Adsis-ekin lotura duten beste proiektu batzuk ezagutzeko gonbit egiten dizugu