Athletic Club Fundazioaren taldeak lehiaketaren bederatzigarren denboraldiko lehen fasea jokatuko du asteburu honetan Tarragonan
LaLiga Genuine Moeve txapelketaren bederatzigarren denboraldia asteburu honetan hasiko da, eta, beste behin ere, Athletic Genuinek, Athletic Club Fundazioaren taldeak, alaitasuna zabalduko du leku guztietan. Aurreko denboraldietan bezala, Lehen Fasea Tarragonan jokatuko da, azaroaren 19tik 22ra. Inaugurazio-ekitaldian, parte hartuko duten 50 taldeetako 1.000 kide baino gehiago Nàstic taldearen Nou Estadi Costa Dauradako harmailen aurrean desfilatuko dira.
Inaugurazioaren ondoren, lehiaketa Mediterranean Sports Hub kirol-gunera lekualdatuko da. Bertan jokatuko dira larunbatean eta igandean Lehen Fase honetako 75 partidak. Ohikoa denez, hiru txandatan banatuko dira neurketak: larunbat goizean, larunbat arratsaldean eta igande goizean.

Athletic Genuine, ‘Compàñerismo’ taldean
‘Compañerismo’ taldean dago Athletic Genuine, beste 15 talderekin batera. Hona hemen asteburuko norgehiagoken egutegia:
Athletic Club Fundazioa – Fundación Albacete / Larunbata, 10:00etan
Athletic Club Fundazioa – FC Andorra / Larunbata, 16:30ean
Athletic Club Fundazioa – UD Ibiza / Igandea, 11:00etan
Genuine Peñaren babesarekin beti
Genuineko lehoiek, Houstonen jokatutako azken Munduko Txapelketan Txapeldunen titulua berretsi ondoren, atzo, ostegun arratsaldean, Tarragonara jo zuten. Beste denboraldi batez, talde zuri-gorriak Genuine Peñaren babesa izango du. Peña eta Genuine taldea elkarrekin garaiezinak dira, markagailuak dioena dioela, beti lortzen baitituzte zoriontasuna eta adiskide berriak.
Aupa Athletic Genuine!
Futbola dena da dena futbola ez denean.