Athletic Club Fundazioaren taldeak hiru partida jokatuko ditu asteburuan denboraldia ixteko
Athletic Genuine, Athletic Club Fundazioaren taldeak, LALIGA GENUINE Moeve txapelketako IV. eta azken fasea jokatuko du ekainaren 19an eta 20an. Espedizioa Madrilera abiatu da gaur ilusiorik handienarekin eta esperientziaz gozatzeko inoiz baino gogotsuago. Lehiaketaren azken fasea federazioak Las Rozasen (Madril) dituen instalazioetan izango da. Hiru jardunalditan, 50 talde lehiatuko dira, eta asteburu batean 75 partida jokatuko dituzte.
Talde zuri-gorriak hiru egunez gozatuko du 2025/26 denboraldiari amaiera emango dion lehiaketaren azken festaz, igandean 12:15ean amaiera ekitaldi ofizialarekin. Partida guztiak amaitutakoan, dominak eta garaikurrak emango zaizkie talde txapeldunei.
Athletic Genuineren egutegia
Athletic Genuinek hiru partida hauek jokatuko ditu:
- Athletic Club Fundazioa – Real Sporting Gijon / ostirala, 19:00
- Athletic Club Fundazioa – AD Ceuta FC / larunbata, 11:00
- SD Ponferradina – Athletic Club Fundazioa / larunbata, 20:00
Futbola dena da dena futbola ez denean
Athletic Genuineko lehoiek ilusioz eta gogoz aurre egingo diote zelaian berriro gozatzeko LALIGA Fundazioak sustatutako lehiaketaren egutegiaren azken hitzordu honi. Desgaitasun intelektuala duten pertsonei zuzenduta dago, eta errespetua, laguntasuna eta joko garbia ditu ardatz.
Topaketei esker, Fundazioak adiskidetasunez eta futbolarekiko grinaz betetako asteburua igaroko du, eta Fair Play-ko sailkapenean puntuak pilatuko ditu, Athletic Genuinek zelaian eta zelaitik kanpo dituen balioen isla. Izan ere, futbola dena da dena futbola ez denean.