Athletic Club Fundazioak kultur topaketa honen XXIV. edizioan parte hartuko du azaroaren 1ean Usurbilen
Datorren larunbatean, azaroak 1, 12:00etan, Usurbilgo Sutegi Aretoak Bertsoderbiaren edizio berri bat hartuko du. Athletic Club Fundazioak eta Real Sociedad Fundazioak elkarlanean bultzatutako ekimena da Bertsoderbia. Bi taldeetako bertsolariak batzen ditu, bi taldeen arteko lehia osasuntsua sustatzeko helburuarekin.
Usurbilen ospatuko den XXIV. edizio honetan, Jon Maia, Aitor Etxebarriazarraga eta Jone Uria athleticzaleek hartuko dute parte, Karlos Aizpurua gai-jartzaile dutela. Bestalde, Errealak Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus izango ditu ordezkari.
Balioak partekatzeko espazio bat
Bertsoderbia Athletic Clubeko eta Realeko bertsolarien arteko topaketa da, euskal derbiaren egun bakoitzean antolatzen dena. Ekimen honen bitartez, Athletic Club Fundazioak euskal kulturarekin, euskararekin eta elkarbizitzarekin duen konpromisoa berresten du, kirol konfrontazioaz haratago, kirolak eta kulturak batzen gaituztelakoan.
Urtero, ekitaldiaren antolaketa bi fundazioen artean txandakatzen da, derbia hartzen duen estadioaren arabera. Partida San Mamesen jokatzen denean, Athletic Fundazioak antolakuntza bere gain hartzen du; Anoetan ospatzen denean, Real Sociedad Fundazioa arduratzen da; horrela, gutxienez bi bertsoderbi egiten dira denboraldi bakoitzean.
Ekitaldirako sarrerak lor ditzakezu HEMEN.