Osasun Mentalaren Munduko Egunean, Athletic Club Fundazioak ekimen bikoitza gauzatuko du: sentsibilizazio-kanpaina bat, buruko gaixotasunak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eguneroko lanari balioa ematen diona, eta Thinking-en emanaldi berezia ikastetxeentzat
Athletic Club futbola baino askoz gehiago dela gaur bezalako egunetan erakusten da, Osasun Mentalaren Munduko Egunean… eta baita urte osoan zehar ere, OMS (Osasun Mentaleko Sarea) proiektuari esker.
Osasun mentaleko gaixoei zuzendutako proiektua da, gehienak nahasmendu mental larriak dituztenak eta 14 urtetik gorakoak. Mikel da horietako bat, eta Fundazioak gaur aurkeztuko duen sentsibilizazio kanpainan ekimena zertan datzan eta bizi-kalitatea hobetzen nola laguntzen dion azalduko digu.
Hiru kontzeptu dira funtsezkoak proiektu honetan: kirola tresna terapeutiko gisa erabiltzea, balioan oinarritutako arreta eta humanizazioa. Egunez egun, astez aste, areto-futboleko, Walking Footballeko eta kirol anitzeko hainbat entrenamendu egiten dira Osakidetzako eguneko zentroetan eta euskal osasun publikoko sarearekin lotutako beste elkarte batzuetan, Athletic Club Fundazioko teknikariek zuzenduta.
Denboraldi amaieran, Futbol Buruan kopak OMS proiektuko bostehun partaide baino gehiago biltzen ditu Lezaman, eta ospakizun goiz batean bere autoestimua indartzen du eta birgizarteratze prozesuan ekarpena egiten du.
‘Tigrar’, Thinking-en emanaldi berezia
Gainera, Athletic Club Fundazioak aste honetan Thinking Football zinema-jaialdia (https://fundazioa.athletic-club.eus/thinking-football/eus) egin du ikastetxeentzako emanaldi berezia antolatzeko – genero-berdintasunari eskainitakoaren ondoren, egiten duen bigarrena –, gazteen eta nerabeen osasun mentalaren garrantzia azpimarratzeko.
Goizeko 11:00etan, ‘Tigrar’ filma proiektatuko da Sala BBK Aretoan 400 ikasle ingururen aurrean. Proiekzioaren ondoren, Athleticeko bi jokalari ohik, Ander Murillok eta Joseba Garmendiak, filmari buruz eta osasun mentalaren garrantziarekin lotutako esperientzia pertsonalei buruz hitz egingo dute.