Osasun mentaleko sarea
FUTBOLA, OSASUN MENTALA HOBETZEKO
14 urtetik gorakoak diren eta buruko nahasmendu larriak dituzten pazienteei zuzendutako proiektua
Pazienteek astero entrenatzen dute Athletic Club Fundazioko teknikariekin Osakidetzaren Eguneko zentroetan edo euskal osasungintza publikoaren sarearekin lotura duten beste elkarte batzuen egoitzetan. Areto-futbola eta multi-kirola dira entrenamenduen oinarria, baina ez dira gai fisikoak soilik lantzen: konpromisoa, taldeko lana, higiene pertsonala eta ohitura osasungarriak ere oso presente egoten dira.
700
PAZIENTE BAINO GEHIAGOREKIN EGITEN DUGU LANA DENBORALDIRO
+ 1.720
ENTRENAMENDU-ORDU URTEAN
Paziente psikotikoen bizitzetan oso eragin negatiboa izan ohi du osasun fisikoa okertzeak eta harreman sozialak galtzeak
Proiektu honen helburu nagusia paziente horien bizi-kalitatea hobetzea da, taldeko kirol-jarduera periodikoak programatuz.
Honakoa da zehazki Fundazioak eta bere talde teknikoak beren ekarpenarekin lortu nahi dutena: helburu terapeutikoak lortzen laguntzea, buruko gaixotasunak dituzten pazienteen sozializazioa indartzea eta buruko gaixotasunen estigmaren aurka egitea. Horretarako, gaixotasun horiek ikusgarri egiten saiatzen gara, baliabide komunitarioak erabiltzen ditugu (udal kiroldegiak etab.) eta errefortzu-jarduerak antolatzen ditugu (museoetara eta Lezamara bisitak, etab.).
Astero entrenatzen dugu, futboleko edo multi-kiroleko saioak talde bakoitzaren beharretara egokituz.
Denboraldian zehar, taldeak finkatzen joan ahala, jarduera ludikoak antolatzen ditugu, besteak beste, Athletic Club museora joaten gara, emakumezkoen taldea eta Bilbao Athletic ikustera joateko sarrerak banatzen ditugu, basoak berritzeko irteeretan parte hartzen dugu, etab.
Denboraldiaren amaiera iristean, ekainaren erdialdera, Futbola Buruan Kopa antolatzen dugu. Txapelketan futbol-partidak eta multi-kiroleko saioak programatzen dira, eta osasun mentaleko zentro guztietatik eta gurekin lankidetzan aritzen diren elkarteetatik etortzen dira jokalariak. Egun horietan, 5000 partaide baino gehiago elkartzen dira Lezamako instalazioetan, eta jai-giroa nagusi, jokalariek beren autoestimua hobetzea eta birsozializazio-prozesua indartzea lortzen dute.
Saioetan pazienteei laguntza pertsonalizatua ematen zaie uneoro, haietako bakoitza desberdina baita eta behar desberdinak baititu. Prozesu horretan, gure teknikarien papera ezinbestekoa da, pazienteek lagun, adiskide eta eredu gisa ikusten baitituzte. Zailtasunak zailtasun, sortzen diren loturak oso baliotsuak dira, eta horregatik, komeni da, ahal den heinean, teknikariak beti berberak izatea, aldaketa handiegirik egon ez dadin.
Non garatzen den proiektua
Osasun mentaleko sarea festibalari loturiko berriak
CO2 konpentsazioa eta gizarteratzeari buruzko jardunaldia
Athletic Club Fundazioak eta Lurgaiak, ADSIS, Osakidetzaren BOMS, Utopia eta Walking Football proiektuekin batera, Klubaren CO2 aztarna konpentsatzeko[...]
VI. Futbola Buruan Lezaman
Fundazioak eta Osakidetzak elkarrekin antolatu ohi duten futbol-jardunaldiak amaiera eman dio Geurea Ligari (Euskadiko Osasun Mentaleko Zentro Arteko [...]
Iraunkortasunari eta gizarteratzeari buruzko jardunaldia
Athletic Club Fundazioak eta Lurgaiak, ADSIS, Osakidetzaren BOMS, Utopia eta Walking Football proiektuekin batera, Klubaren CO2 aztarna konpentsatzeko[...]
Grupo Oesía Fundazioarekin bat egin du
Akordioa hiru urteko eperako da eta multinazional teknologikoak Babezkide Nagusi gisa sinatu du Grupo Oesía ingeniaritza teknologiko eta digitalean ar[...]
Osakidetzaren eta Fundazioaren arteko lankidetza-proiektuarentzako saria
Humans Fundazioa osasun-arloko eta arlo soziosanitarioko profesionalek eta erakundeek osatzen dute, eta BOMS proiektuaren (Bizkaiko Osasun Mentaleko S[...]
Sari berria Fundazioarentzat
Osakidetzarekin elkarlanean garatu eta Aurora Oña erizainak gidatutako BOMS (Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea) proiektuak irabazi du FUDENen ED sari[...]
BOMS proiektuari buruzko bideoa, «Kudeaketa laburrean» lehiaketaren irabazle amateurra
Epaimahaiak Fundazioaren eta Osakidetzaren arteko lankidetza-proiektuaren garrantzi terapeutiko eta soziala nabarmendu du Mondragon Unibertsitateko Ik[...]
BOMS proiektuari buruzko bideoa finalista da «Kudeaketa laburrean» lehiaketan
Dokumental laburra online ikusi eta bozkatzeko dago eskuragarri EUSKALITek koordinatutako Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen webgunean Mondrago[...]
Fundazioaren eta Osakidetzaren BOMS proiektua finalista da Estatu mailan
“Kirola tresna terapeutiko gisa” izenburupean, 2022ko Garapenerako Erizaintza Sarietarako hautatua 175 haut[...]
Futbola Buruan Lezamara itzuli da
Geurea Liga (Euskadiko Osasun Mentaleko Zentroen arteko Areto-Futboleko Liga) amaitu ondoren, 450 pertsona inguru bildu d[...]
Fundazioa eta Osakidetza, talde berean
Athletic Club Fundazioak eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareak buru gaixotasuna duten pertsonei laguntzeko lankidetza berritu dute Gotzone Sagardui Eus[...]
Lankidetzaren eragin sinergikoa
Athletic Club Fundazioak, Lurgaiak, Adsisek, Sortarazik eta Osakidetzako BOMSk bat egin dute jasangarritasunaren eta gizarte-[...]
19 entrenamendu astean, BOMSrekin lankidetzan
Athletic Club Fundazioak Osakidetzak buruko gaixotasunak dituzten pertsonentzako ezarritako errekuperazio ereduan parte hartzen du Bizkaiko Osasun Men[...]
OSAKIDETZA-BIZKAIKO OMSk FUNDAZIOKO TEKNIKARIAK PRESTATZEN DITU
Athletic Club Fundazioko bederatzi entrenatzailek prestakuntza-ikastaro bat jaso dute, Osakidetza-Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko irakasleek emana Fu[...]
OSAKIDETZA-BIZKAIKO OMSk FUNDAZIOKO TEKNIKARIAK PRESTATZEN DITU
Athletic Club Fundazioko bederatzi entrenatzailek prestakuntza-ikastaro bat jaso dute, Osakidetza-Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko irakasleek emana Fu[...]
IV FUTBOLA BURUAN TXAPELKETA LEZAMAN
Athletic Club Fundazioak asteazken honetan Futbola Buruan Txapelketaren laugarren edizioa antolatu du Lezama kirol instalazioetan. Txapelketa hau Eusk[...]
2030 agendarekin konprometituta
HOBETU ZURE BIZI-KALITATEA OSASUN MENTALEKO SAREA PROIEKTUAN PARTE HARTUZ
Zure bizi-kalitatea hobetu nahi baduzu, leku bat dugu zuretzat gordeta Fundazioan. Hemen gaude, zuri laguntzeko prest.
Agian hau ere interesatuko zaizu
Osasun mentaleko sarea-ekin lotura duten beste proiektu batzuk ezagutzeko gonbit egiten dizugu