Ezagutu June y Edorta istorioa
Ikusi kirolak nola aldatzen dituen bizitzak. Junek eta Edortak beren istorioa kontatuko dizute. Idatzi zeuk ere zeurea!
2014/15 denboraldiaz geroztik, Athletic Club Fundazioak beka-programa bat izan du martxan kirol arrazoiengatik klubean baja ematen zaien jokalarientzat.
Beka horien bidez, Fundazioak ikasketa-urte oso bat ordaintzen die zenbait jokalariri, bai bertako unibertsitateetan bai AEBetako eta Irlandako ikastegietan.
10
DENBORALDI BEKAK BANATZEN
+ 300.000
EURO INBERTITUTA GURE JOKALARI OHIEN HEZKUNTZAN
Akademian ematen dituzten urteetan behin eta berriz errepikatzen diegu ikasketetan ondo aritzea ezinbestekoa dela, eta ahal dugun guztia egiten dugu ikasketak eta futbola uztar ditzaten.
Horrenbestez, irmo sinesten dugu dena delakoagatik klubarekiko kirol-lotura hausten denean, oso garrantzitsua dela kirola eta heziketa uztartzeko egin duten ahalegin hori saritzea.
Kirol-zuzendaritzak erabakitzen du bekak nola banatzen diren, beti ere, Lezaman jasotako prestakuntza ikasketekin uztartzen saiatu diren jokalarien ahalegina saritzea helburu hartuta. Fundazioak ematen eta koordinatzen ditu bekak, eta gehienez sei ematen dira urtero. Batzuetan ez dira guztiak banatzen, eta batzuk esleitu gabe geratzea.
Ezagutu June y Edorta istorioa
Ikusi kirolak nola aldatzen dituen bizitzak. Junek eta Edortak beren istorioa kontatuko dizute. Idatzi zeuk ere zeurea!
Irune Maza, Ander Egiluz eta Nerea Kortabitartek, Clubeko harrobiko jokalari izandakoak, Fundazioaren bekak lortu dituzte Athletic Club Fundazioak[...]
Proiektuan parte hartu nahi baduzu, leku bat dugu zuretzat gordeta Fundazioan. Hemen gaude, zuri laguntzeko prest.
Lezama bekak-ekin lotura duten beste proiektu batzuk ezagutzeko gonbit egiten dizugu