Harrobia
ATHLETIC CLUBEN BIHOTZA
Fundazioa sortu zenean, egiteko bakarra zeukan: harrobia eta oinarri-kirola indartzea.
Hala, gure inguruko futbolari gazteak ondo prestatzea beti izan da Athletic Cluben ardatzetako bat, eta gaur ere hala izaten jarraitzen du. Lan hori, noski, hitzarmenak ditugun klubekin batera egiten dugu.
Arrakasta ziurtatzeko, Fundazioak baliabide ekonomiko eta pertsonal handiak bideratzen ditu proiektu honetara. Kontratatutako langileen ia %80 (50 pertsona inguru) kirol-teknikariak, medikuak eta fisioterapeutak dira. Horrek argi uzten du zer-nolako konpromisoa duen Athletic Clubek bere harrobiarekiko: harrobia zaintzea Clubaren eta Fundazioaren DNAren parte da.
Harrobia: Athletic Club-en muina
Athletic Clubentzat hil ala bizikoa da harrobia; izan ere, etengabe hobetzen dabilen harrobi indartsurik gabe ezingo luke lehiaketan parte hartu (ez eta existitu ere), hain zuzen ere, etxeko jokalariek osatzen dutelako gure klubaren nortasuna.
Horrenbestez, Athletic Cluben eta Fundazioaren helburua da gure lurraldeko jokalari guztiek (gizonezko zein emakumezkoek) kirol eta hezkuntza arloan hobetzeko aukera izatea, eta proiektu hau beste klub batzuekin egindako hitzarmenen bidez burutzen da.
Hala, Athletic Clubeko teknikariak Bizkaiko ia futbol-talde guztiekin aritzen dira eskuz esku lanean, bai eta klubarekin hitzarmenak dituzten beste klubetako taldeekin ere, eta saio horietan, Athletic Club metodologia ezartzen dute. Prestakuntzaren helburua jokalari gazteak bikaintasunera iristea da, eta, besteak beste, honako arlo hauek hartzen ditu barne: denboraren eta espazioaren kudeaketa entrenamenduetan, entrenatzaile-zereginean komunikazioak duen garrantzia, psikologia, motrizitatea, atezainentzako prestakuntza berezia, joko-ereduak, elikadura eta haurren babesa.
Ezagutu Gurpegiren eta Nekaneren istorioa
Gurpegik eta Nekanek ezin hobeto ezagutzen dute Lezama, eta hurbil-hurbiletik ikusi dute nola hazi diren dozenaka futbolari bertan futbolaz gozatu bitartean. Haien istorioa klub ez-profesionaletako teknikariek egiten duten lan izugarriaren erakusgarri da, haiei esker, gure gizarteko neskato eta mutiko ugari zoriontsu izan baitira entrenatzen eta astebururo futbolean jokatzen.
Non garatzen den proiektua
Harrobia festibalari loturiko berriak
HARTU PARTE HARROBIA PROIEKTUAN
Harrobia proiektuan parte hartu nahi baduzu, leku bat dugu zuretzat gordeta Fundazioan. Hemen gaude, zuri laguntzeko prest.
Agian hau ere interesatuko zaizu
Harrobia-ekin lotura duten beste proiektu batzuk ezagutzeko gonbit egiten dizugu