Berriztu
KIROLAREN BIDEZ ITXAROPENA INDARTZEN
Gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden nerabeekin lantzen da proiektu hau Bizkaiko zenbait gunetan (Ortuella, Areatza eta Bilbao)
Berriztu Elkartearekin elkarlanean, denboraldi bakoitzean hiru talde misto osatzen ditugu, eta Athletic Club Fundazioko teknikariek zuzentzen dituzte.
Helburu nagusia eremu seguru bat sortzea da, bai eta aisia segurua eskaintzea ere, nerabeek sozializazio- eta gizarteratze-prozesuetan aurrera egin dezaten.
+ 220
NERABERI LAGUNDU DIEGU HAIEN HEZKUNTZA-PROZESUETAN ETA JARRERA-HOBEKUNTZAN
ASTEROKO ENTRENAMENDUAK PROIEKTU SOZIO-HEZITZAILEEN BARRUAN
Fundazioak Berriztu elkartearekin elkarlanean jarduten du Areatzako, Bilboko eta Ortuellako zentroetan. Elkarteak problematika desberdinekin zerikusia duten nerabeekin proiektu sozio-hezitzaileak lantzen ditu: haurren eta gurasoen arteko indarkeria; genero-indarkeria; delitu larriengatik epai irmoak dituzten adin txikikoak, gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan gaztetxoak… Fundazioak asteroko entrenamenduak eskaintzen dizkie programa horien barruan.
Kirolari gazte horiek berreziketa- eta gizarteratze-prozesu batean murgilduta daude. Fundazioaren eta Berriztu-ren arteko elkarlanari esker, beren eguneroko bizitzarako garrantzitsuak diren gaitasunak berenganatzen eta hobetzen laguntzen diegu.
Proiektu honetan, gure teknikarien egitekoa funtsezkoa da, askotan erreferenterik ez duten edo erreferente txarrak izan dituzten nerabeen autoritate-erreferente eta jarrera-eredu bihurtzen baitira.
Denboraldian zehar, entrenamenduez gain, beste jarduera osagarri batzuk ere antolatzen dira: Fundazioko beste talde batzuen aurkako partidak, txapelketa bat Nafarroako Berriztu-koekin batera Taxoaren, museoetara bisitak…
Non garatzen den proiektua
Berriztu festibalari loturiko berriak
Fundazioa eta Bilboko Udala, elkarrekin gizarteratzearen alde
Bi erakundeek lankidetza hitzarmena berritu dute eta Bilbao Kirolak-ek doan lagako ditu bere kirol instalazioak Bizitegi, Adsis, Bakuva, Ahalegina, Be[...]
Fundazioaren proiektu sozial berriak
2021ean bi gizarte-proiektu berri jarri dira martxan: Berriztu, gizarte-bazterkeria arriskuan dauden adingabeei eskainia, eta IMQ Amsa, osasun mentale[...]
2030 agendarekin konprometituta
HARTU PARTE BERRIZTU PROIEKTUAN
Berriztu proiektuan parte hartu nahi baduzu, leku bat dugu zuretzat gordeta Fundazioan. Hemen gaude, zuri laguntzeko prest.
Agian hau ere interesatuko zaizu
Berriztu-ekin lotura duten beste proiektu batzuk ezagutzeko gonbit egiten dizugu