Athletic Club Fundazioko eta EHUko ordezkariek elkarrekin sortutako aditu titulua aurkeztu dute San Mamesen
“Kirola, Hezkuntza eta Elkarbizitza: Haur eta nerabeen babesa” izeneko ikastaroa San Mamesen aurkeztu da modu ofizialean. 2020/21 ikasturtean emango da Aditu Titulu hau. Jose Iragorri Prentsa-aretoan egin da aurkezpen-ekitaldia. Honakoak bertaratu dira: Athletic Clubeko eta Fundazioko presidenteak, Aitor Elizegi eta Juan Carlos Ercoreca, Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordea, Jon Zarate, eta Koordinazioaren, Titulazioen Hobekuntzaren eta Graduondoko Ikasketen arloko Dekanordea, Israel Alonso.
“Garapen Iraunkorrerako Helburuekiko dugun konpromisoaren barruan, planteatu dugun erronketako bat haur eta nerabeen babeserako formakuntza hau sortzearena da” azpimarratu du Juan Carlos Ercoreca Fundazioko presidenteak. Eta Jon Zarate Unibertsitateko errektoreordeak adierazi duenez, “Unibertsitatearentzat garrantzitsua da balioak partekatzen ditugun erakundeekin elkar lana bultzatzea”.
Athletic Clubekin Ikastaroaren edukiak azaltzeaz arduratu dira Iñaki Alonso, Athletic Club erakundearen barruan Haurren Babesaz arduratzen dena, eta Mari Mar Boillos, Irakasle Eskolako irakaslea, Fundazioaren eta EHUren izenean, hurrenez hurren. Ekainaren 9an Haur eta Nerabeak Indarkeriaren aurka erabat babesteko Lege Organikoaren proiektua onartu zuen Ministroen Kontseiluak, eta horren eskutik sortu da Aditu Titulu hau. Ikastaro berri hau EHUren eta Fundazioaren arteko lankidetza harremanaren beste adierazle bat da. Erakunde biak ari dira buru-belarri profesionalen prestakuntzan, bai prestakuntza akademikoa, baita balioen araberako prestakuntza ere.