Bizkaian presentzia duen ospitale-taldeak Athletic Club Fundazioarekin duen konpromiso soziala berritu du
Quirónsalud osasun-zerbitzuak ematen dituen konpainiak Athletic Club Fundazioaren Babeskide Nagusi izateko konpromisoa berritu du azken egunetan. Horrela, enpresak gizarte hobe baten aldeko konpromisoa indartzen du, Fundazioak gizarte-, kultura-, kirol- eta ingurumen-arloetan garatzen dituen proiektuak bultzatuz. San Mamesen ospatu den akordio berri honen sinaduran izan dira Jon Uriarte, Athletic Clubeko presidentea, eta Joseba Vidorreta, Quirónsalud enpresako Lurralde Zuzendaria.
Quirónsalud marka gaztea da, IDCsalud eta Quirónen arteko integrazioaren emaitza, baina 60 urtetik gorako esperientzia du pertsonen osasuna eta ongizatea zaintzen. Quirónsalud espezialitate mediko guztiak estaltzen ditu, pazienteari arreta integrala eskaintzeko.