Athletic Clubeko jokalari izandako Oskar Tabuenka bertaratu da, Fundazioaren izenean, eta bera arduratu da Beñati eta Haritzi Mugikortasun Iraunkorrerako Erronken lehiaketaren uztaileko sariak emateaz. Ekitaldia Guggenheim museoaren inguruan izan da, bertan baitago Athletic Clubeko denda ofizial berria. Beñatek bere izena daraman kamiseta zuri-gorria jaso du, 10 zenbakia bizkarrean. Haritzek sari berezia izan du, Fundaziozale izateagatik: Athletic Club 1898 baloi bat, eta Lurgaiak eta Hegaluzek antolatutako ibilaldia Abran zehar zatazeoak ikusteko.
Oraindik ere parte har daiteke abuztuko Garapen Iraunkorraren Erronkan, oraingo honetan Turismo Iraunkorrean oinarrituta. Edozeinek parte hartu dezake. Oso erraza da: Egin zure oporren argazki bat, jarri izenburua eta esan iezaguzu zergatik diren jasangarriak. Hori guztia gure lehiaketaren formularioa beteta egin ahal izango duzu. Parte hartzeko, klikatu HEMEN, eta lagundu iezaguzu mundua hobetzen. Eta, gogoratu, Athleticen kamiseta bat irabaz dezakezu, eta, Fundaziozalea bazara, hau da, CLUB ATHLETICeko kidea bazara, sorpresa berezi bat izango duzu.