Martxoko erronka Garapen Iraunkorreko Erronken lehiaketaren lehen edizio honetan planteatutako hamar erronketatik azkena izan da. Orain arte, hauek izan dira proposatutako beste 9 erronkak: Tokiko merkaritza arduratsua, Mugikortasun iraunkorra, Turismo jasangarria, Hondakinak berrerabiltzea, Biodibertsitatearen garrantzia, Erabilitako arropa birziklatzea, Hondakinak sortu gabe eramateko ontziak, Hondakinezko sukaldaritza eta Zure hiria edo auzoa 15 minututan. Fundazioak eskerrak eman dizkie lehiakide guztiei parte hartzeagatik, eta berrikuntza interesgarriak izango dituen edizio berri bat planteatzeko erronka hartu du bere gain.
