Badakigu nortzuk diren biodibertsitatearen garrantziaren inguruko erronkaren irabazleak, eta azaroko erronkan parte hartu dezakezu dagoeneko: Erabilitako arropa birziklatzea.
Mustapha Aitma eta Alaia izan dira Garapen Iraunkorreko urriko Erronkaren irabazleak. Biodibertsitatean garrantzia izan da gaia. Mustapha Aitma Zabaloetxe proiektuko erabiltzailea da, eta Loiu lantzen duten soroaren argazki bati esker irabazi du. Mustaphak honako izenburua jarri dio argazkiari: “La vida en Loiu: Gure Etxea”; eta kontatu digu inguruko biodibertsitateak bere jaioterria gogorarazten diola, Marokoko Beni Melal eskualdea. “Txikia nintzenean, nire familia eta ni nire lagun eta izenkide Mustapharen herrira joaten ginen. Animalia asko zeuden: txakurrak, katuak, erleak kutxetan, oiloak, ardiak, behiak… Nik Mustaphari laguntzen nion guztiei jaten ematen. Etxeko garrantzitsuena zaldia zen. Oso handia zen, zuria, eta oso ona. Inguruan basamortua zegoen, eta handik gertu oasi bat, zuhaitz eta txori askokoa. Hemen, Loiun, ez da hainbeste animalia ikusten, baina soro bat daukagu basoaren ondoan, eta airea oso garbia da, biodibertsitateari esker.”
Alaia fundaziozaleak Athleticeko kideentzako sari berezia irabazi du. Alaiak biodibertsitatearekin erlazionatutako argazki piloa bidali dizkigu, Muskizen zein Urdaibai inguruan egindakoak. Laster, Fundazioak sari-banaketa egingo du, eta, orduan, Alaiak jakingo du zein izango den CLUB ATHLETIC-eko kide izateagatik jasoko duen saria.
Azaroko erronka: Erabilitako arropa birziklatzea. Parte hartu!
Ondoren, urriko Errona Iraunkorrean parte hartu dutenen argazki hautaketa bat aurkituko duzue, eta azaroko erronkan parte hartzeko lotura ere prest dago. Oraingo honetan Erabilitako arroparen birziklatzea izango da gaia. Lehiaketa etxeko guztientzako da egokia. Egin birziklatzeko arropa poltsa baten argazkia, eta esaiguzu nola aukeratu duzun birziklatzea: Bilketa-puntu batera eramatea, berrerabiltzea edo bigarren eskuko denda solidarioa. Erraz-erraza da, lehiaketako formularioa betez. Parte hartzeko, klikatu HEMEN, eta lagundu iezaguzu mundua hobetzen. Eta, gogoratu, Athleticen kamiseta bat irabaz dezakezu, eta, Fundaziozalea bazara, hau da, CLUB ATHLETIC-eko kidea bazara, sorpresa berezi bat izango duzu.