Athletic Club Fundazioaren eta UPV/EHUren graduondokoan aurreinskripzioa egiteko epea zabalik
Aurten ere Athletic Club Fundazioak eta Bilboko Hezkuntza Fakultateak beren esperientzia eta interesak batu dituzte Kirola, Hezkuntza eta Elkarbizitza: Haurren eta Nerabeen babesako Aditu Tituluan. 20 krediturekin eta modu erdipresentzialean, hezkuntzaren eta kirolaren arloko adituek prestatuko dituzte kiroleko, eskola-kiroleko eta kirol federatuko profesionalak, ikuspegi berritzaile eta inklusibo batetik, eta pertsonen garapen integrala sustatzen duten balioak kontuan hartuta.
Aurtengo deialdian, gainera, graduondokoa Unibertsitate arteko titulu bihurtu da Universitat de les Illes Balears (UIB)-ekin lankidetzan eta titulu honek bai Bilboko udalaren eta baita Eusko Jaurlaritzaren babesa izango du.
Programa hau haurrak eta nerabeak babesteko aintzindari izan den legeekin, bereziki Haurrak eta Nerabeak Indarkeriarena aurka babesteko lege organikoarekin (LOPIVI) eta bertan nabarmendutako babes delegatuarekin bat datorren titulua da eta hiru helburu nagusi ditu:
1) Haurrak eta nerabeak babesteari buruzko lege-esparrua aztertzea eta kirol-esparruari lotzea.
2) Eskubide eta aukera berdintasuna bermatuko duten prestakuntza-prozesuak diseinatzeko, garatzeko eta ebaluatzeko gai diren entrenatzaileak prestatzea, balioei, ekitateari eta dimentsio emozionalari arreta berezia eskainiz.
3) Kirola gizarte-trebetasunak eta trebetasun kritikoak garatzeko eta herritarrei zerbitzua emateko tresna gisa identifikatzea.
Gainera, haurrek eta nerabeek kirol-arloan dituzten esperientziak ezagutzeko aukera izango dute ikasleek, eta praktika espezializatuak egingo dituzte graduondoko edukiak praktikan jartzeko gai izango diren ingurune batean. Hori guztia Athletic Club Fundazioaren eta UPV/EHUren zuzendaritzapean, adingabeekin egindako kirol-lanaren bikaintasunera iristeko helburuarekin.
Informazio gehiago HEMEN
Kontaktua: Mari Mar Boillos – [email protected]