Akordioa hiru urteko eperako da eta multinazional teknologikoak Babezkide Nagusi gisa sinatu du
Grupo Oesía ingeniaritza teknologiko eta digitalean aritzen den multinazionalak, 45 urte baino gehiagoko ibilbidea du Euskadin, eta hiru urterako esparru-hitzarmena sinatu du Athletic Club Fundazioarekin, Babezkide Nagusi izateko.
Horrela, Grupo Oesía gure erakundearen parte bihurtzen da eta, gizarte hobe baten aldeko gure konpromisoa bere eginez, Fundazioak gizarte, kultura, prestakuntza, kirol eta ingurumen arloetan garatzen dituen proiektuekin bat egiten du. San Mamesen egindako akordioaren sinaduran, Jon Uriarte, Athletic Clubeko presidentea, eta Luis Furnells, Grupo Oesía-ren izenenan, izan dira.
Multinazional teknologikoak 2018tik Athletic Clubarekin duen harremana areagotu du, bere azpiegitura-arloari aholkularitza eta euskarria eskainiz, Klubeko zentroetako gailu eta sareetatik hasi eta dendetaraino, estadioraino eta Lezamako kirol-hiriraino.
Grupo Oesía ingeniaritza teknologiko eta digitalean aritzen den multinazional espainiarra da, 40 herrialdetan proiektuak garatu eta inplementatzen dituena. 3.400 profesional ditu 18 egoitza korporatibotan, Europa, Latinoamerika eta Arabiar Emirerri Batuen artean banatuta.
46 urteko ibilbidean, mundu osoko 2.000 milioi pertsonari baino gehiagori mesede egiten dieten produktu eta zerbitzuak berritu ditu, berrikuntza teknologikoak planetaren eta bertako biztanleen erronkei erantzungo dien etorkizun bat sortzeko konpromisoarekin.