“Pasa baloia lagun” proiektua bultzatu duten Fundazioa, Bakuva eta Eusko Jaurlaritzaren arteko topaketa, Finlandiako Errendimendu Handiko Zentroko ordezkariekin
Athletic Club Fundazioak komunitatearen eta gizarteratzearen alde egiten duen lana helburu soziala partekatzen duten beste erakunde eta instituzio batzuekin lankidetzan garatzen da beti. Hori da Bakuva proiektuaren kasua, izen bereko erakundearekin batera 2013tik martxan dagoena. Bilbo Zaharra inguruan gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden 8 eta 14 urte bitarteko adingabeei zuzenduta, denboraldi bakoitzean Bakuvako hiru taldek, Fundazioko teknikariek entrenatuta, eskola-ligan lehiatzen dute asteburuetan, Lezama etxeko zelaia izanik.
Komunitatearen eta inklusioaren aldeko sinergia honek Eusko Jaurlaritzaren eta Kimet Sporten babesa du. Horiek ere “Pasa baloia lagun” izeneko proiektu berriaren bultzatzaileak dira, eta kirolaren bidez gizarteratzeko zubiak eraikitzea dute helburu nagusi. Duela gutxi, parte hartu duten lau erakundeek (Fundazioa, Bakuva, Eusko Jaurlaritza eta Kimet Sport) Finlandiako Tampereko Errendimendu Handiko Zentroko ordezkarien bisita jaso zuten. Hortaz, Bakuvako haurrek asteroko entrenamenduetatik haratago saio berezi batez gozatu zuten.