Lexuri eta Alaiak Garapen Iraunkorrerako Erronken lehiaketan irabazitako sariak jaso dituzte
Athletic Clubeko jokalari izandako Andoni Lakabeg bertaratu da, Fundazioaren izenean, eta bera arduratu da Lexuri eta Alaiari Garapen Iraunkorrerako Erronken lehiaketaren lehen edizioko sariak emateaz. Ekitaldia San Mamesen izan da, zelaian bertan, Pichichiren bustoaren ondoan. Lexurik bere izena daraman kamiseta zuri-gorria jaso du, 10 zenbakia bizkarrean. Alaiak sari berezia izan du, Fundaziozale izateagatik: Athletic Club 1898 baloi bat, eta Gizakia fundazioaren baratzetik ekarritako Km 0 produktuen sorta bat. Ekaineko erronkaren gaia Tokiko Kontsumo Arduratsua izan zen.
Uztaileko erronka martxan dago dagoeneko. Oraingoan, Mugikortasun Iraunkorra da gaia. Edozeinek parte hartu dezake. Oso erraza da: Egin leku-aldatze iraunkor baten argazkia, jarri izena eta esan iezaguzu zergatik aukeratu duzun oinez, bizikletaz edo garraio publikoan mugitzea. Hori guztia gure lehiaketaren formularioa beteta egin ahal izango duzu. Parte hartzeko, klikatu HEMEN, eta lagundu iezaguzu mundua hobetzen. Eta, gogoratu, Athleticen kamiseta bat irabaz dezakezu, eta, Fundaziozalea bazara, hau da, CLUB ATHLETICeko kidea bazara, sorpresa berezi bat izango duzu.