Entrenamenduak apirilaren 12an hasi ziren, FIDIAS Fundazioarekin daukagun lankidetza-hitzarmenaren ondorioz. Erakunde horrek artearen bidezko garapen pertsonal eta integrazioaren arloan lan egiten du
Athletic Club Fundazioak eta FIDIAS Fundazioak lankidetza-akordio bat lortu dute. Horren bidez, Fundazioko teknikariek bi entrenamendu-saio zuzenduko dituzte astean, FIDIASen Lamiakoko egoitzan. FIDIAS Fundazioa gobernuz kanpoko erakundea da, gazte eta dinamikoa, eta arteen bidez pertsonen garapen eta integrazio arloan lan egiten du. Gaur egun, Fidias Fundazioa 350 pertsonaz osatua dago. Bere lanaren hartzaileak gizarte-bazterkeria arriskuan dauden kolektiboak edota kolektibo babesgabeak dira, eta beren xede nagusia artea eta kulturaren bidez gizarteratze-prozesuetan laguntzea da, pentsamendu kritikoa garatzeko, elkar ulertzeko eta eraldaketa sozialerako tresnak diren heinean.
FIDIAS Fundazioak elkartzeko espazioa eskaintzen du. Horren bidez, haur eta nerabeek beren aisialdi denboraren zati bat ematen dute sorkuntza-prozesuetan murgilduta eta elkarren arteko harremanak garatzen, profesional zein boluntarioek gidatuta. Antzerkia, dantza, abesbatza, musika, komikiak, arte martzialak, graffitia… eta, orain, Fundazioaren laguntzarekin, baita multikirola ere. Diziplina horiek guztiak eskaintzen ditu FIDIAS Fundazioak, erabiltzaile gazteen gaitasunak garatzeko.
Apirilaren 12tik, Fundazioko teknikariek bat egin dute FIDIASek eskaintzen dituen arte eta kirol arloko tailerrekin, astean bi entrenamendu-saio emanez. Multikirolean oinarritutako saio horiek hainbat adinetako erabiltzaileei zuzenduta daude: Astelehenetan, 14 eta 16 urte bitarteko nerabeak; ostegunetan, 7 eta 11 urte bitarteko haurrak.
Aurten ere, adimen urritasuna duten pertsonentzako futbol liga ofizial honen azken fasea Lezaman izango da Athletic Club Fundazioak, gure Genuine [&he[...]