Bihar larunbata, urtarrilak 18, zurigorriek Mungiar Elkarteko beteranoen aurka neurtuko dituzte indarrak Euskal Etxearen mendeurrena dela eta
Joan den abenduaren 14an Athletic Clubeko gizonezkoen beteranoek egin zuten antzera, Athletic Clubeko emakumezkoen beteranoen taldeak ere CD Mungiaren mendeurreneko ekitaldietan parte hartuko eta lagunartekoa jokatuko du bihar goizean. Norgehiagoka Legarda futbol zelaian jokatuko da 10:30etatik aurrera, Bizkaiko emakumezkoen futbolaren jardunaldi berezi bati hasiera emateko. Arratsaldean, 16:15ean, Athletic Clubek eta FC Barcelonak jokatuko dute San Mamesen.
Tzibi Juaristi entrenatzaileak ondorengo jokalariak deitu ditu: Andere Legina, Janire Beitia, Joana Arranz, Sandra García, Beatriz Ramos, Arrate Orueta, Irune Murua, Ane Zarate, Karmele, Jessica Gómez, Garazi Unibaso, Eli Ibarra eta Nerea Uriagereka.