Zur-hondakinen kudeaketa integralean espezializatutako enpresak San Mamesen laguntza emateko proiektua babestuko du
Egur Pellet, zur-hondakinen kudeaketa integralean espezializatutako enpresa, Athletic Club Fundaziora batu da azken egunotan, gure komunitate-proiektuetako baten babesle ofizial gisa: San Mamesen laguntza emateko proiektua. Mugikortasun murriztua duten pertsonei zelaian laguntzeko programa bat da. Haren helburua da inor ez geratzea San Mamesera etorri eta Athletic Club babestu gabe, batez ere pertsona nagusiak.
Osasunaren aurka jokatuko LaLigako partidatik, proiektua aurrera daramaten boluntarioek, Athletic Club Fundazioaren logoarekin batera, Egur Pellet idatzita daramate haien peto berde bereizgarrietan. Aitor Muñoz eta Juan Carrasco, egoitza Zamudion duen enpresako arduradunek, Jon Uriarte, Athletic Clubeko presidentea, eta Johana Ruiz Olabuenaga, Gizarte Arloko zuzendaria, San Mamesen izan ziren Osasunaren aurkako partida horretan.
Egur Pelleten helburua zura eta paletak birziklatzeko eta balorizatzeko prozesua gidatzea da, ingurumen-inpaktua murriztuko duten irtenbide jasangarri eta eraginkorrak eskainiz. Egur Pellet-ek kalitate goreneko zerbitzu eta produktuak eskaintzen ditu, komunitatean eta ingurunean inpaktu positiboa bermatuz, birziklatze praktika arduratsu eta eraginkorren bidez.